XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen udal plenoa burutu zen

Ekainaren 28ko arratsaldeko 8etan, Aizarnazabalgo udal berriak bere lehen plenoa burutu zuen, eta bertan erabaki ziren gai garrantzitsuenak ondorengo hauek dira: eratu ziren batzorde informatiboen artean Hiriginza, Zerbitzuak, Hazienda, Gizarte Ongizatea, Kultura eta Baserri arloa aipa daitezke.

Batzorde informatibo hauetako arduradunak honoko hauek dira: Hirigintza: Maria Jose Korta Iribar.

Zerbitzuak: Maria Jose Korta Iribar.

Hazienda: Eduardo Arrizabalaga Arrona.

Gizarte Ongizatea: Maria Jose Bereciartua Sagarna.

Kultura: Jesús Mari Arruti Arruti.

Baserri arloa: Krispin Lazkano Odriozola.

Kontuen Batzorde berezia ere eratu zen, hau zinegotzi guztiek osatzen dutelarik, eta Tesorero lanetarako Eduardo Arrizabalaga Arrono zinegotzia izendatu zen.

Ohizko udal plenoak, hilean behin burutuko dira, hilaren azkenengo ostiralean.

Mankomunitate eta Erakundeetan ordezkari hauek izendatu ziren: Gipuzkoako Ur Kontsorzioan: titularra, Mª Jose Korta Iribar eta suplentea Eduardo Arrizabalaga Arrona.

Urola Kostako Udal Elkartean: titularra, Mª Jose Korta Iribar eta suplentea, Eduardo Arrizabalaga Arrona.

Urola Erdialdeko Zerbitzu Mankomunitatea: titularra Mª Jose Korta Iribar eta suplentea Eduardo Arrizabalaga Arrona.

Urkome Urola kostako Mendinekazaritza Elkartean titularra, Krispin Lazkano Odriozola eta suplentea Jesus Mari Lopetegui Urbieta.